XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.2. Bizkaieraz eta erronkarieraz batera, denak ematen du aditzera hirugarren pertsonaren aurreko marka, baita aditz laguntzailean ere, zero izan dela: zan / ezan (eta ez etzan, afrikatuz alegia).

Normalena, dena dela, afrikazioa izanik:]eredutzat eman bide daiteke AFRIKAZIOA; nahiz puntu honetan aukera hau eginez, bizkaieratik (eta euskara arkaikoenetik ere bai) urrunduko bagara ere.

4.3. Zenbait euskalkitan (eta erronkarieraz eta bizkaieraz ere bai, dirudienez) ez g- horrek ezg- eman badezake ere (alderantzizko asimilazio lege anormal baten arauera, eta frikaria ozenduz) badirudi gorketa normalaren arauerako ahoskera hobetsi behar dela: .

4.4. Ohar berberak egin daitezke, jakina, bait- aurrizkiari buruz, ondoko aldakuntza klasikoak eta orokorrak hobetsiz:.

5- Azentuaren arazoa Neure txosten hau hemen ez luzeegi egiteko, adibide batzu baizik ez dut emango.

Ondoko egunotan gaur hemen irakurtzen aspergarri gertatuko litzatekeen zerrenda piloa ezagutaraziko dut.

5.1. Ba- (baiezkakoa) eta ez- (ezezkakoa) 5.11.- Hitano edo alokutiboen erabilpenean somatzen denaren arauera, elkarren kide dira bi aurrizki hauek alderdi askotatik (izan ez dira aurrizkiak , jakina; baina aditzari buruzko lantxo honetan egoki izan bide daiteke halakotzat hartzea). Esate baterako: .

Jakina denez, hitanozko aldakuntza horiek ez dira ba- (baldintzazkoarekin) eta baitekin gertatzen: : ez dira hika aldatzen.